ANTOLATZAILE ARIKETA
A)
Erdi Aroan marrazturiko hainbat mapa munduri begirada bat ematen
diona azkar ohartzen da Belen, Nazaret, Jerusalem eta horrelako lekuei
eskaintzen zaien arduraz. Leku biblikoak munduaren erdi-erdian daude kokatuta:
gainerako hiriak edo lurraldeak, berriz (aurkaritzakoa), azaldu ere (emendiozkoa) ez dira egiten, edo
oso modu gutxituan azaltzen dira. Hala gertatzen da, kasu (zehatzailea), Liebanako Beatoaren
ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok edo juduen herriak Asiak baino toki
handiagoa hartzen duten.
Hala ere (aurkaritzakoa), oker egongo ginateke
baldin eta mapa horiek, ludia gaizki irudikatzen dutelako, alferrikakoak direla
pentsatuko bagenu. Izan
ere (kausazkoa) , haien bitartez lekuen garrantzia jakin ahal
dugu, zer balio ematen zitzaien, noraino ziren Erdi Aroan nagusi kristau
erlijioaren ikuspuntuak. Eta
(emendiozkoa) informazio hori zientifikoa deitzen duguna
bezain funtsezkoa da, lagundu egiten baitigu garai hartako gertaera asko
ulertzen.
Balioaren neurria hain gardenki adierazten duen mapa mundurik ez
da, noski (epistemikoa), gaurko egunean
egiten, baina egingo balitz seguru hiri eta nazio batzuek —New Yorkek adibidez (zehatzailea), edo Ameriketako
Estatu Batuek— izugarri leku handia hartuko luketela, ohiko mapa fisikoetan
hartzen dutena baino handiagoa; Letoniak, aldiz (aurkaritzakoa), berez dagokiona baino
txikiagoa izango luke. Esan nahi da ez dela betetzen, balio kontu hauetan,
Bernard Shaw-ek elefante eta arkakusoei buruz zioena, alegia (esplikatiboa) elefantea, normalean,
txikiagoa izaten dela marrazkietan errealitatean baino, eta arkakusoa,
alderantziz. Balioa emateko unea iristen denean, handia handiago egiten da, eta
txikia, urriago.
B)
Grazia egiten zigun txisteak. Funtzionarioez
pentsatzen ari nintzela gogoratu zait. Izan ere (kausazkoa),
krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren ahotan. Urrutira jo gabe
aste honetako Argia-k «asteko gaitzat» hautatu du, eta Mikel Garciaren
erreportaje interesgarria dakar, «Beharrezkoak
bai, baina bada zer hobetu» izenburupean.
Oposiziotik
abiatzen omen (epistemikoa) da dena. Bat nator. Hots (esplikatiboa), ziur nago egiten diren oposizioak baino zehatzagoak
eta hobeak burutu daitezkeela. Baina (aurkaritzakoa)
neurgailuen aldekoa naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait
neurgailurik txarrena ere
(emendiozkoa).
Garai batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki
egokian egotean zetzan. Edo
(hautakaria) galdezka
ibili eta bazterrak nahasten. «Ez duzu postu bat edukiko gure koinatuaren anaia
gaztearentzat, soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!». Parean tokatzen
bazen barrura! Eta (emendiozkoa) tailer horretan egin zitzakeen bizitzako gainerako urteak… Ez didazue esango oposiziorik desastreena baino
justuago denik! Horrelako jendez beterik daude funtzionario ez direnen
lanpostuak. Egia da, era
berean (emendiozkoa), zatoz bihar
sindromearena. Alegia
(esplikatiboa), denok ezagutzen ditugu funtzionario axolagabe eta
adeitasun gutxikoak. Dena
dela (aurkaritzakoa),
bestelakoak asko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario