NIRE ANAIAREN DESKRIBAPENA
Nik
nire anaia deskribatuko dut. Ander, altua, argala eta larru zurikoa da
fisikoki. Ile marroia eta motza du, bere begiak marroiak dira ere. Betaurrekoak
eramaten ditu txikitatik.
Bere
izaerari dagokionez, oso lotsatia da. Baina pertsona ezagutzen duenean asko
askatzen da eta azkenean oso gertua da. Oso humore ona dauka, baina gauzak nahi
ez duen moduan ateratzen zaizkionean asko haserretzen da, eta genio asko
ateratzen du.
NIRE JANZKERAREN DESKRIBAPENA
Egoera
desberdinetan nola janzten naizen deskribatuko dut.
Lehenengo
egoera besta egiteko da. Hau asko aldatzen da, besta motaren arabera. Alde
batetik, besta kalean bada, hau da, herriko bestak badira praka arrunt batzuk
eramaten ditut, deportibekin. Edozein kamiseta eta txaketa edo sudadera. Beste
aldetik besta diskoteka batean bada janzkera oso desberdina da. Gona edo
eleganteagoa den prakak erabiltzen ditut eta eramaten dudan kamiseta ere
eleganteagoa izaten da. Jakari dagokionez, edo beroki luze bat edo amerikana
antzeko zerbait. Oinetakoak beltzak dira beti eta takodunak.
Bigarren
egoera kirola egitera joateko da. Hau oso sinplea da, txandala eta kirol
egiteko zapatilak erabiltzen ditut.
Hirugarren
eta azken egoera unibertsitatera joateko da. Zer jantzi behar dudan ez dut asko
pentsatzen eta beti praka pitilloak eta jertse bat eramaten dut orain hotza
egiten duelako. Oinetakoei dagokionez, lehen aipatutako zapatilak.
NIRE AITAREN HERRIAREN DESKRIBAPENA
Nire
aitaren herria deskribatuko dut. Herria, Arre da eta beste herri batzuekin
batera Ezkabarte bailara osatzen du. Oso txiki da, 1000 biztanle baino gutxiago
ditu. Herrixkaren erditik errepide nagusia igarotzen da. Honen ondorioz erditik
moztuta balego bezala geratzen da. Alde berriena goikoa da, bertan exte
berrienak baitaude. Eliza eta hilerria aurkitze dugu ere. Beheko partea,
orduan, zaharrena da. Bertan dauden etxebizitza guztiak zaharrak direlako
(batzuk berrituak izan badira ere). Futbol taldea dagoenez, futbol zelaia dago,
horren ondoan Ultzama ibaia igarotzen da eta baratza asko daude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario