PERPAUS MOTAK 1
Argitaratzailearen oharrak (Antsoain zendea)
Karrikan dugu berriro lehen aldiz 1992an, Euskaltzaindiaren Onomasticon Vasconiae bilduman (OV aurrerantzean), argia ikusi zuen Antsoain
zendeako toponimiaren inguruko liburua (mendekoa: erlatiboa). Hau, egileak aitzinsolasean dioen
bezala (mendekoa:
modua), Nafarroako hiriburuko leku izenei ekin aurreko azken urratsa (mendekoa: denbora) izan zen, lehenik Iruñerria osoa zendeaz
zendea aztertu gogo baitzuen (mendekoa: kausa), Iruñeko toponimiari lotu aitzin (mendekoa: denbora). Eta egin ere horrelaxe egin
zuen: aurrena Zizur zendeako liburuak ikusi zuen argia (OV 1), 1986an, ondoren Galarkoak, 1987an (OV 2), gero Oltzakoak, 1989an (OV
3), jarraian Itzakoak, 1990ean (OV 6)
eta (juntadura: emendioa),
hondarrean, orain esku artean dugun Antsoaingo honek, 1992an (OV 9), erran bezala (mendekoa: modua). Buruenik, lerro hauek sinatzen dituenarekiko
elkarlanean (mendekoa:
erlatiboa), Iruñeko lana kaleratu zuen Jimenok, 1994an (OV 12). Ikusten den eran (mendekoa: modua), berak ireki zuen gero emankor bihurtuko zen
Euskaltzaindiaren OV aipatu
onomastika bilduma (mendekoa:
erlatiboa), eta
lehen zenbakietako batzuk haren lumatik atera ziren (juntadura: emendioa).
Artaxoarraren obra eredua izan zen garai hartan izenen bilketan eta ikerketan hasi berriak
ginenondako (mendekoa:
erlatiboa): Jose Marik artxibategietan zuen lan egiteko trebetasun eta
antzea argia zen, datuak handik eta hemendik eskuratzekoa, eta (juntadura: emendioa),
orobat, ahozko aldaerak
erdiestea (mendekoa:
osagarria: konpletiboa) xede, -hau berezkoa zuen, gizonaren izaera
xaloari egotzi behar zaio- herrietako jendeekin harremanak egiteko eta harreman
horiek atxikitzeko zuen erraztasun eta isuria. Bera ere herrikoa izaki eta (juntadura: emendioa) hor
egoki korapiloa eta gakoa! Ongi ezagutzen berak herriko bizimodua, ohiturak eta
usadioak, eta (juntadura: emendioa)
horrek lanean izugarri laguntzen!
Zernahi ere den, aitzin
guztiek gibela ohi baitute (mendekoa: kausa), euskal toponimoak moldezko letretan emateko
tenorean euskal
grafiarekin idatzi behar zituela (mendekoa: osagarria: konpletiboa) iruditzen zitzaigun, ezin zela lehen testigantza
hartu (mendekoa:
osagarria: konpletiboa) eta (juntadura:
emendioa) hura azaldu
bezal-bezala (mendekoa:
modua) papereratu eta
(juntadura: emendioa)
moldiztegira igorri. Gure kezka Jose Mariri jakinarazi genion, euskal leku izenak euskal
grafiarekin izkiriatu behar lituzkeela (mendekoa: osagarria: konpletiboa), eta (juntadura: emendioa) arautze irizpide batzuk behar
zirela (mendekoa:
osagarria: konpletiboa), honelako edo halako aldaera hautatzeko
denboran. Ordurako lehen lau liburuak argitara emanak zituen, baina (juntadura: aurkaritza) artean ateratzekoa zen
Antsoaingo obra honen arautzea (mendekoa: erlatiboa) gure gain utzi zuen, eta (juntadura: emendioa) entseatu ginen, bai, toki izenak ahalik hobekienik
(mendekoa: alderaketa)
ematera (mendekoa: osagarria).
Ordea, ez genuen beti asmatu, berrargitalpen honek dakartzan berrikuntzek (mendekoa: erlatiboa) erakusten duten moduan (mendekoa: modua).
PERPAUS MOTAK 2
1. Aita hil zenean, ni etxean nintzen. (Mendekoa
denborazkoa)
2. Iragan urteko ikasleek egindako talde lanak ez
ziren oso txukunak izan.
3. Bilerara joan nintzeneko, batzordeburua han zen. (Mendekoa denborazkoa)
4. Hori hola denez gero, ez naiz agertuko. (Mendekoa
kausazkoa)
5. Zuek ni bezain mozoloak zarete. (Mendekoa
konparaziozkoa)
6. Herrira etortzen zen bakoitzean mozkortzen zen. (Mendekoa
denborazkoa)
7. Ez dakigu gauzak gero nondik nora joanen diren.
(Mendekoa
zehar galdera)
8. Diru pixka bat eman diot mutikoari, goxoki batzuk eros ditzan.
(Mendekoa
helburuzkoa)
9. Dutxatu ondoan, jantzi eta sukaldera hurbildu zen.
(Mendekoa
denborazkoa)
10. Nik lagundu nahi diot, baina berak ez du inola ere hori egitea nahi. (Juntadura
aurkaria eta mendekoa kopletiboa)
11. Hemen gelditu behar duzu ala (Juntadura:
aurkaria) tabernara etorri behar
duzu?
12. Noiz bukatuko duzu lana? (Esaldi
bakuna)
13. Gauzak okertuko zirela (Osagarri
kopletiboa) erran
zigun (Perpaus nagusia), eta (Juntadura: emendiozkoa) berehala okertu ziren.
14. Zuk esan zenuen moduan egin nituen nik
arrautzopilak. (Mendekoa moduzkoa)
15. Aitatxik erranikakoak kontuan hartu eta (Juntadura
emendiozkoa) lan hura utzi nuen. (Mendekoa erlatiboa)
16. Mendian ginelarik izan zen elur-jausia. (Mendekoa
denborazkoa)
17. Ogia erosteko eman nion dirua galdu zuen. (Mendekoa
helburuzkoa eta mendeko erlatiboa)
18. Bazkaldu aurretik mahaia bedeinkatu behar zela erakutsi ziguten. (Mendekoa
denborazkoa eta osagarri konpletiboa)
19. Ez digu erantzun, erantzuna ez baitaki. (Mendekoa
kausazkoa)
20. Etorri den mutila gure herrikoa da. (Mendekoa
erlatibozkoa)
PERPAUS MOTAK 3
Erran
zein diren eta zer motatakoak testuotako perpausak
A)
Etxetik atera baino lehen (menpekoa: denborazkoa) komeni izaten da atea
ongi itxi duzun begiratzea, azken
aldi honetan lapurreta mordoxka izaten ari baitira (menpekoa: kausazkoa) Iruñeko hainbat etxetan, baita hutsik ez
daudenetan ere. Alegia, lapurrei ez zaie asko axola etxebizitza batean jendea
bizi den ala ez. Haiek, bestelako
lanik ez dutelako (mendekoa:
kausazkoa) edo lan egiteko
gogorik ez dutelako (mendekoa:
kausazkoa), dirua nahi dute, eta horretarako metodorik azkarrena etxe
batean sartu eta (juntadura: emendiozkoa)
harrapatzen duten guztia eramatea da.
B)
Aspaldikoa eta (juntadura:
emendiozkoa) ezaguna da txistea: bi mutiko ari dira erronkan. Batak
harro botatzen du: «Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta BMWa dauka. Eta lana bukatzen badu lauretan
(mendekoa: baldintzazkoa),
laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean». Besteak are harroxkoago
erantzuten dio: «Ba gure aita funtzionarioa da, eta ez dauka auto garesti
horietakoa, baina (juntadura: arukaritzakoa) lana lauretan bukatzen badu
(mendekoa: baldintza)
, laurak hamar gutxitarako iristen da etxera».
Ezagutu nuen bat
goizeko zortzietarako egunero txintxo fitxatzen zuena. (mendekoa: erlatiboa)
Beroki handiarekin etortzen zen. Azpialdetik kamisoia. Eta fitxatu ondoren (medekoa: denborazkoa) etxera itzultzen zen gosaltzera
(mendekoa helburuzkoa),
bederatziak aldera lanean
hasteko moduan egoteko (mendekoa:
helburuzkoa). Arrazoizkoa
da funtzionarioa bertan goxo
ikusten duenaren (mendekoa:
erlatiboa) ikuspegia ere. Bizitza osorako lan finkoa. Ez da gutxi gaur
egun! Baina bertan goxo-tasunak eraginkortasunean kalte egiten duela onartzen badut ere, (medekoa:
kontzesiboa) arriskugarri iruditzen zait
aberatsen anbizio neurrigabea. Gero zorrak daudenean (mendekoa: denborazkoa) denen artean ordaindu behar baititugu! (mendekoa: kausazkoa)
No hay comentarios:
Publicar un comentario