ARGUDIOA

KATALUNIA

Kataluniako egoera gaur egun bolo-bolo dabilen gaia da. Gainera, Espainiako egoera gehien aldatu duen gertaera izan da azkenaldian. Honen tesia Kataluniaren independentzia da. Tesi honen inguruan zenbait ikuspuntu ikusi dira egun hauetan.
 Hasteko, katalanen artean eztabaida sortu da, batzuek independentzia nahi ez dutelako eta beste batzuek, aldiz, nahi dutelako. Gauza ez da hor geratu, eta baiezkoaren alde agertu direnak legez kanpo egin dute, ez onartutako bozketa bat prestatuz. Bozketa egiteko era bakarra izan zuten, gobernuak beste era batera egiteko baliabideak eman ez zituelako (era ilegala onartu ez bazuten ere). Argi dago botoa emateko momentuan baiezkoak nagusitu behar zirela, baina emaitzetan zenbait ezezko egon ziren. Hau da, legez kontrako bozketa honetan ez zutela bakarrik independentziaren aldekoek beren iritzia eman. 
Aurkako ikuspuntua orain aipatutako gobernua da. Independentziaren aurrean ez zuten bozketa legal bat egiteko asmorik, eta ilegal moduan egingo zela ikusi zutenean era biolento batean erantzun zuten. Erantzuteko beste modu bat egongo ez balitz bezala.
Zergatik erantzun zuten horrela? Erantzuteko modu bortitz honen aurrean iritzi asko sortu dira. Izan ere, biztanle gehienek gobernuak modu lotsagarri batean erantzun duela pentsatzen dute.
Lehenengo jendearen kontra oso gogor jokatu dutelako, ez dutelako gauzak ongi egin. Bozketa gelditu nahi bazuten era lasai batean egin behar zuten, ez jendea ospitaleetara eramanez. Argi geratu behar den gauza da, erantzuna ez dela bakarrik polizien ardura izan, poliziak haien gainetik dagoenari men egin behar dio, eta azkenean poliziak kontrolatzen duen taldea gobernua da. Honekin esan nahi dut, gobernuak egoera aurrera eramateko gaitasun gutxi erakutsi duela, eta era egokian egiteko ez duela gaitasunik. 
Laburbilduz, botoa ematearen ekintza gelditzeko eskubide guztia zuen gobernuak, legez kontrakoa zelako, baina moduak desegokiak izan zirenez zeukan arrazoi gutxia galdu zuen.   

No hay comentarios:

Publicar un comentario